#Iribar80 I Futbolaren munduak egindako omenaldia eta Jose Angelen esker ona I Athletic Club

#Iribar80 I Futbolaren munduak egindako omenaldia eta Jose Angelen esker ona I Athletic Club

Jose Angel Iribarren mezua futbol-munduari, 80. urtebetetzean oparitu zion asteburu magiko eta ahaztezinaren ondoren:

“Eskerrak eman nahi dizkiot futbol mundu guztiari nire 80. urtebetetzean jaso ditudan omenaldiengatik. Egin dituzuen keinuak nire bihotzera eta nire familiarenera iritsi dira. Baita, ondo dakizuenez, nire bizitzan dena den Athletic Clubera ere. Beste behin ziurtatu da bakarrak garela, errespetatzen eta miresten gaituztela…

Lehenik eta behin, nire Athleticekin gogoratu behar dut, ekimen zoragarria diseinatu baitu, magikoa. Nire ametsik onenetan ere ez nituen hainbeste ume imajinatzen atezainez jantzita nire eta bere kluben koloreekin. Begiek dir-dir egiten didate oraindik bere argazkiak jasotzen. Negar asko egin dut, baina emozioz gainezka. Zer esan gure zale apartetaz!

Eskerrak ematen dizkiet federazio-erakundeei, arbitroei bi atezainei kolore berdinak erakusten uzteagatik eta partiden aurretik konplizitatearen hasierako argazki eder hori sortzeagatik. Futbola kirol zoragarria da, eta elkartuta are gehiago. Nire lehoiekin gogoratu behar naiz, elastiko beltzarekin zelaira salto egin baitzuten. Patuari zor, Vallecasen izan zen, aldageletatik zelai erdira joateko desfilatu behar den estadioan. Irudia zoragarria izan zen.

Ez dut izen askorik eman nahi, niretzat denak dira atezain bikainak. Simonekin gogoratu nintzen, ezin izan baitzuen jokatu lesionatuta zegoelako, baina Julenek ezin hobe ordezkatu zituen Unai eta Iru. Quiñonesek Amaiarekin egin zuen gauza bera… Beltzez jantzita, harro ikusi ditut mundu mailako atezainak, Celticeko nire lagunak… Gureak ere gogoratu behar ditut: Aitor Fernández, Herrerín, Remiro, Raúl Fernández, Ezkieta, Kepa… Ez dut sekula ahaztuko Chelsea taldearekin egin zuen beroketa hunkigarria nire abizena bizkarrean zuela, ezta gure berrelkartzea ere. Badakit beste asko beltzez jokatzen saiatu zirela, baina araudiak galarazi egin zuen. Eskerrik asko, De Gea. Igandean sufritu nuen zugatik. Atezaina, ekaitz baten aurrean bakarrik. Lanbidea da.

Azkenik, lehen opariaz gogoratu nahi dut, Bilboko Udalak eta Athletic Clubek helarazitako gutunaz, San Mamesen egingo didaten estatuaz. Klub handi honen kamiseta janzten dugun guztioi egindako omenaldi gisa ulertzen dut. Yo diría que Iribar no es cojonudo, sino que el cojonudo es el Athletic. Como el Athletic, no hay ninguno”

📺 Subscribe / Bat Egin: https://ath.tw/SubscribeAthTv

🌐 https://ath.tw/3vAp4R6

📲 Social Media ATHLETIC CLUB:
* Facebook: https://www.facebook.com/ATHLETICCLUB/
* Instagram: https://www.instagram.com/athleticclub/
* Twitter: https://twitter.com/AthleticClub / https://twitter.com/Athletic_eus
* TikTok: https://www.tiktok.com/@athleticclub
In English: https://twitter.com/Athletic_en
♀️ Women’s: https://twitter.com/AthleticClubFem / https://www.instagram.com/athleticclubfem/

Tags: , , , , , , , , , , , , ,
Share on:
Vorige bericht
#Iribar80 I Homenaje del mundo del fútbol y agradecimiento de Jose Angel I Athletic Club
Athletic Bilbao

#Iribar80 I Homenaje del mundo del fútbol y agradecimiento de Jose Angel I Athletic Club

Volgende bericht
One of the BEST GOALs Ever?! 🥵😳
Bundesliga (Duitsland)

One of the BEST GOALs Ever?! 🥵😳